Ordizia K.E HIRUGARREN MAILARA!!
Maiatza 22nd, 2008Kaixo denoi! Nahiko abandonatuta eduki dut nire txoko hau. Ez dakit zergatik baina idazteko gogoak kendu zitzaizkidan. Baina lehengo egunean gure herrian gertatu zenak ideia eman zidan, hemen idazteko zerbait nuela iruditu zitzaidan eta hementxe hasi naiz.
Dagoeneko pentsatzen dut jakingo duzuela baina joan den asteburuan, 2008ko maiatzaren 17an Ordiziako preferente mailako futbol taldeak izugarrizko denboraldia buru ondoren 2 jardunaldi faltan lehenengo sailkaturik zegoen, bigarren sailkatuari 5 puntuko diferentzia ateraz. Baina Ordiziari ez zion berdinketak balio, azken jardunaldian bigarrenaren aurka neurtzen baitzituen bere indarrak. Gainera etxetik kanpo jokatu beharko zuen partida hori eta oso zaila izango zen horrenbeste nahi zuten 3.mailako igoera hori lortzea.
Beraz, egoera zein zen ikusirik, taldeko zuzendaritzak deialdia egin zuen ahalik eta jende gehien azal zedin larunbat arratsaldean Altamira estadiora, gure herriko taldea animatzera. Eta halaxe izan zen. Inoiz baino jende gehiago zegoen zelaien. Pista inguruan sartu behar izan zuten askok, eserlekuetan tokirik ez zegoelako. Gainera herritar batzuk sarreran ordiziako kamiseta eta zapi urdin bat ematen zioten ikusle bakoitzari eta izugarrizko anbientea izan genuen altamiran, denek uste genuen aise irabaziko geniola Zumaiako taldeari. Baina partidua aurrera joan ahala, partiduak hutsean jarraitzen zuen eta zalegoak eta jokalariek orduan eta gogo gehiago zituzten lehenengo gola sartzeko. Baina gola etzetorren, ematen zuen ez zuela baloiak porterian sartu nahi. Gainera partidua bukatzen ari zela jakin genuen Beriok, bigarren sailkatuak, irabazi egin zuela eta orduan nola ahala irabazi beharra zegoen ez zuen berdinketak balio. Hori dena jakinik, jokalariak orduan eta antsietate gehiagorekin jokatzen zuten eta askotan prezipitatu egiten ziren.
Baina partiduaren azken ondarrean, marrazainak Ordiziaren aldeko korner bat seinalatu zuen. Azken minutua zen eta agian korner hori izan zitekeen Ordiziarrak 3.mailara igotzeko zuten azken aukera. Eta korner hori atera eta ordiziar batek rematatu zuen buruarekin baina atezainak gelditzea lortu zuen nahiz eta area txiki barruan utzi, orduan iritsi zen Xabier Cresporen garaia eta geldiketa ondoren baloia nora zioan ikusita gola sartzea lortu zuen. Izugarria izan zen. Aulkian eserita zeuden jokalari, entrenatzaile, delegatu… denek salto egin zuten futbol zelaira, sinetsi ezinda zeuden oraindik. 1-0ekoaren ondoren Zumaiakok ez zuen ia astirik izan partidua berdindu ahal izateko eta parebat jokaldiren ostean epaileak partidua amaitutzan eman zuen. Partidua amaitu orduko izugarrizko festa hasi zen futbol zelaian bertan. Jende pila batek salto egin zuen futbol zelaira eta ondoren aldageletan txanpainarekin aritu ziren ospatzen Ordiziako jokalariak. Ondo merezitako igoera lortu baitzuten. Izan ere azken urte hauetan oso goran ibiltzea lortu dute baina partidu garrantzitsuetan huts egin dute baina aurtengoan ia dena ondo egin dute eta 43urteren ostean Ordizia 3.mailara itzuliko da.
Festa hastear zegoen oraindik, altamira estadiotik herriraino kamioi batean joan ziren jokalari guztiak kantari eta saltoka. Kamioiaren aurrean Ordiziako futbitoko neskak zioazen zaldiek tiratutako karro banatan. Hauek ere euskadiko txapeldunak izan dira eta beraien lana saritu beharra zegoen. Kamioiaren atzean ordiziako motero talde bat zioan. Egia esan izugarrizko montajea izan zen hori dena. Eta Frai Andresera iritsi zirenean, Axio, taldeko kapitainak, Ordiziako zapia jarri zion Frai Andres estatuari. Ondoren elizara joan ziren eta Santa Anari loreak jarri eta argazki batzuk atera ondoren, udaletxera joan ziren gira bukatzeko. Jende asko egon zen ibilbide guztian jokalariei txaloka. Azkenik Martinez jatetxean afaldu zuen talde guztiak. Eta jende askok ondo ospatu zuten gauean egun handi hori.
Ea hurrengo urtean eta datozen beste 43 urteetan Ordiziak 3.mailan mantentzea lortzen duen.
ZORIONAK MUTILAK!!!
Erraz ahaztuko ez dugun eguna izan zen Ordiziarrontzat. Besterik gabe hemen doakizue partidaren ondorengo festa!
Posted by somaliaka





